Fiskalak eutsi egin die Onintza Valverde azpetiarrarentzat eta harekin batera epaitu dituzten beste bost gazteentzat egindako zigor eskaerei: bi urteko espetxe zigorra bostentzat -tartean Valverderentzat- eta hiru urtekoa seigarrenarentzat. Gaur, asteazkena, izan da epaiketa Arabako Lurralde Auzitegian, eta auziperatuak epaiaren zain gelditu dira.
Azpeitian, epaiketaren kontra eta sei gazteei babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute arratsaldean plazan (argazkian).