Atzo, asteazkena, herri hezitzaileari buruzko hitzaldia eskaini zuten Amaia Etxabe Txatxilipurdi ekarteko kideak eta Joxe Mari Agirretxe Porrotxek, Sanagustin kulturgunean. Oinherri herri hezitzailearen proiektuaren berri eman zuten besteak beste, honen helburuak, oinarriak eta hainbat herritan martxan jarritako esperientziak azalduz. (Argazkia: Leire Goenaga).
Hitzaldi honekin hasi da igandera arte luzatuko den aurtengo Azoka Herritik. Gaurkoan, bertako tomatearekin egindako pintxopotea izango da herriko hainbat tabernatan, Urola Gustagarrik antolatuta. Datozen egunetan ere jan ahal izango dira. On egin!