Alde Zaharreko ondarea eta Inaziotar guneak ezagutzeko beste bisita gidatu bat antolatu dute, zapaturako

Uztarria.eus 2016ko irailaren 15a

Abuztuko bisita gidatuetako batean ateratako argazkia, Basazabal jauregiaren atarian. (Azpeitiko Udala)

18:00etan abiatuko dute bisitaldia, Plaza Txikiko Turismo Bulegotik. Abuztuan egindako hiru saioen harrera ikusita, bisitekin jarraitzeko asmoa azaldu du Udalak.

Joan den abuztuan, Azpeitiko Alde Zaharraren ondarea eta Inaziotar guneak ezagutzeko hiru bisita gidatu antolatu zituen Udalak, herriko Turismo Bulegoaren bidez. Joan den hilaren 3an egin zuten aurrenekoa, eta 7an eta 10ean beste biak.

Abuztuko bisitek izandako harrera ikusita, horrelako saio gehiago egiteko asmoa azaldu du Udalak. Horrela, zapatuan, irailak 17, egingo dute laugarrena. Parte hartu nahi dutenek 18:00etan dute hitzordua, Plaza Txikian dagoen Turismo Bulegoaren atarian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide