Ikasleak herritar batzuk duten ikasteko eskubidea aldarrikatzen. Kontzentrazioa egiten ari zirela eta izango zen aitzakiaren bat. Sei lagun epaituak, tartean Onintza Valverde azpeitiarra, eta zigor-eskaera benetan gogorrak. Epaiketa izan dute, horrek ez du atzera bueltarik, zentzu gabeko beste epaiketa bat; baina, gutxienez, errugabe deklaratuko balituzte (eskatzen duzu, behatzak kruzatuta). Ta hori, Onintza entzunda eta jakinda ez dutela inola ere deliturik egin, ez Onintzak eta ez beste bost lagunek.
Edonorentzat, eta edozein egoeratan, ikasteko eskubidea aldarrikatzea ez da inoiz delitu izango guretzat. Ematen du beldurrak eta atsekabeak ez duela akaberarik, elkartasunak goxatu badezake ere. Ta bai, elkartasuna adierazi nahi diezu Onintzari eta bere lagunei, eta goxotasuna. Baina gerturatzen zarenean, eta Onintzari begietara begiratzen diozunean, berehala konturatzen zara, Onintzak badituela lagunak eta senideak elkartasuna adierazteko, elkartasun nahikoa du, behar duena justizia da. Ez dago erraza.