Ibai ertzeko hormak egonkortzeko lanak egiten ari dira Loiolabide parean

Uztarria.eus 2016ko ira. 16a, 14:30

Duela egun batzuetatik Urola ibaiaren ertzeko hormak egonkortzeko lanetan ari dira Loiolabiden, igerileku inguruan. Udalak adierazi duenez, "Urola ibaiaren urteetako higadurak Loiolabide inguruko horma gastatu du, eta hondoratzen ari zen pixkanaka". Hala, ibaiko hormaren oinarria sendotu eta indartuko dituzte. Horrez gain, Etxebeltz ondoan hutsik dagoen lur eremua ere txukunduko dutela jakinarazi du Udalak. 

(Argazkia: Azpeitiko Udala).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide