Azpeitiko Udalak aldi baterako formazio dinamizatzaile eta integratzailea eta immigrazio eta hirugarren adinerako teknikaria kontratazeko prozedurak jarri ditu abian. Udalak jakinarazi duenez, lanbideren bidez egingo dituzte kontratazioak, eta lan-eskaintza horietan izena emateko azken eguna osteguna, irailaren 22a, izango da.
Lan eskaintzen xehetasunak
Immigrazio eta hirugarren adineko teknikaria
Immigrazioko programak koordinatu, diseinatu, kudeatu, eta sustatzeaz arduratuko da. Horrez gain, hirugarren adineko herritarrak eskubide sozialen inguruan informatuko ditu.
- Ezinbesteko baldintzak:
- (DSBE) titular diren pertsona izatea
- Emakumea izatea
- 2016ko ekainaren 16ko Lanbide-ko Ebazpeneko 3.1.2 artikuluan zerrendatzen diren kolektibo batekoa izatea.
RGIko onuraduna izatea baloratuko da.
Baloratuko dituzten baldintzak:
- Eskualdeko nahiz lurraldeko baliabideak ezaguera izatea.
- Hizkuntzen ezaguera.
- Eskaintzen den lan esparruan eskarmentua edukitzea.
- Urola Erdia eskualdean izatea bizilekua.
Formaziorako dinamizatzailea eta integratzailea
Formaziorako programak koordinatzea, diseinatzea, kudeatzea, eta sustatzea izango da egin beharrekoa. Horrez gain, norbanakoen garapenaz arduratuko da, gizarte nahiz lan arlorako.
Ezinbesteko baldintzak:
- Ezinbesteko baldintzak:
- (DSBE) titular diren pertsona izatea
- Emakumea izatea
- 2016ko ekainaren 16ko Lanbide-ko Ebazpeneko 3.1.2 artikuluan zerrendatzen diren kolektibo batekoa izatea.
RGIko onuraduna izatea baloratuko da.
Baloratuko diren baldintzak:
- Eskualdeko nahiz lurraldeko sektore formakuntza ezaguera izatea.
- Hizkuntzen ezaguera.
- Eskaintzen den lan esparruan eskarmentua edukitzea.
- Urola Erdia eskualdean izatea bizilekua
Informazio gehiago jaso nahi duenak 943 15 04 02 telefonora deitu, azpeitia@lanbide.eus helbidera idatzi edo Lanbideko bulegora jo dezake.