Joan zen asteazkenean, irailaren 14an, ekin genion Azoka Herritik egitasmoari, herri hezitzaileen inguruko solasaldiarekin. Bikain aritu ziren Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Amaia Etxabe Txatxilipurdi Elkarteko kidea. Dozenaka herritar hurbildu zen Sanagustin kulturgunera, bi hizlarien esperientziak eta iritziak entzutera.
Tomatea ere izan da protagonista aurtengo Azoka Herritiken, eta hala, Urola Gustagarriren eskutik tomatea oinarri zuen pintxo poteoaz gozatzeko aukera izan zen ostegunean.
Formatu txikiko kultur ekintzak ere izan ziren ostiralean. Anartz Izagirrek, Garazi Ugaldek, Xanti Agirrezabalak, Telmo Iruretak, Felipe Murillok eta Iraia Bereziartuak belarriak nahiz giroa gozatu zizkiguten beren emanaldietan. Larunbata ere iritsi zen, eta eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, herritar ugari irten zen kalera prestatutako azokaz gozatzera. Eskerrak eman besterik ez dugu.
Hemen uzten dizuegu laugarren Azoka Herritiken laburpen bideoa. Lanean jarraituko dugu, eta gure ideietan berrestuko gara. Aurrerantzean ere... azoka bizimodu.