Asteburuan geltoki aldaketak izango dira Azkoitia-Donostia autobus lineako hainbat zerbitzutan

Uztarria.eus 2016ko irailaren 23a

Donostiako geltokietan izango dira aldaketak, zapatuan zein igandean. 

Geltoki aldaketak izango dira Azkoitia-Donostia autobus lineako hainbat zerbitzutan bihar, zapatua, eta igandean. Donostiako geltokiak dira aldatuko direnak. 

Zapatuan Donostiatik 15:05ean irteten den autobusa Donostiako Geltokian eta Askatasunaren hiribidean geldituko da. Aldiz, ez da geldituko Tolosa eta Zumalakarregi Etorbidean. Igandean, berriz, 9:05ean eta 11:05ean irteten diren autobusak ez dira geldituko Tolosa eta Zumalakarregi etorbidean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide