300 pertsona inguru pilotaren bueltan, Azpeitian ospatutako Ner Egunean

Uztarria.eus 2016ko irailaren 27a

Joan den zapatuan, irailaren 24an, Ner Group Eguna ospatu zuten Azpeitiko Ikastola Ikasberriko jolastokian. 300 pertsona, haur, gazte zein heldu, bildu ziren Ikasberrin, eta pilota izan zen protagonista egun osoan zehar. aurrena, esku-pilotak egiten ikasteko tailerra izan zen, eta ondoren bazkarirako tartea hartu zuten ospakizunera bertaratu zirenek. Arratsaldean eskuz, palaz nahiz zesta puntaz aritu ziren pelotan, Euskal Pilotako modalitate ezberdinak ezagutuz. Puzgarriez eta aurpegi-margoketaz gozatzeko aukera ere izan zuten Ikasberrira hurbildu ziren ehunka pertsonek. 

(Argazkia: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide