Urteko batzar orokorra egingo du Lagun Onakek hilaren 13an

Uztarria.eus 2016ko urriaren 3a

Batzarrean hizpide izango dituzte, besteak beste, zuzendaritza batzordea berritzeko erabakia, denboraldiko gestioak eta kirol jarduerak eta 2016-2017 denboraldiko aurrekontua. 

Lagun Onak Futbol Taldeak urteko batzar orokorra egingo du urriaren 13an, osteguna, Sindikatu Zaharrean. Bi deialdi izango dira, aurrena 18:30ean eta bigarrena 19:00etan.

Bilkuran honako gaiak jorratuko dituzte: 2015-2016 kontuen onarpena, Lagun Onakeko zuzendaritza batzordea berritzeko erabakia, 2016-2017 denboraldiko aurrekontua eta denboraldiko gestioak eta kirol jarduerak.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide