Urriaren 15ean, zapatua, izango dira Grand Prix zezen jolasak, Zezen Beltz VIII. asteburuaren barruan, eta bildutako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea da Aspanogi). Aurtengo Grand Prix, beraz, solidarioa izango da. 17:00etan hasiko dira jolasak, Azpeitiko zezen plazan, eta lau talde ariko dira, hamarna kidez osatutakoak. Taldeak: Aspanogi elkarteko kideak, Azkoitiko kuadrila bat, Zezen Beltz eta Azpeitiko elkarteetako kideak.
Sarrerak hiru eurotan egongo dira salgai. Urriaren 15ean bertan zezen plazako lehiatiletan ez ezik, aurretik erosi ahal izango dira Azpeitian Juantxo Txiki, Iraurgi SB, Izaro, Azpeitia eta Korralen; Azkoitian Zurt, Tta-kun eta Elurren. Irabazi asmorik gabeko elkartea da Zezen Beltz.
Iazko Grand Prixeko bideo bat. Duela bi urte hasi ginen Grand Prix jolasekin.
Urriaren 15ean eta 16an izango da VIII. asteburua. Datozen egunetan jakinaraziko dugu egitaraua.