'Los 7 magnificos' eta 'Robinson, una aventura tropical' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko urriaren 6a

Zine eskaintza oparoa izango da gaurtik hasi eta astelehenera arte Soreasu antzokian. Gaur, Stesti filma eskainiko du Paradisu Zinema Azpeitiko zine klubak 21:00etan hasita. Asteburuko zine eskaintza, baina, zapatuan hasiko da.

Los 7 magnificos eta Robinson, una aventura tropical filmak eskainiko dituzte zapatuan hasi eta astelehenera bitartean. Larunbatean, hilaren 8an, Los 7 magnificos eskainiko dute 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Robinson, una aventura tropical emango dute 16:30ean, eta Los 7 magnificos 19:30ean. Astelehenean, urriaren 10ean, Los 7 magnificos filma izango da ikusgai, 21:30ean hasita. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide