Bota lasai! kale-inkesten atala jarri du martxan Uztarria.eus-ek. Azpeitian zeresana eman edo interesa pizten duten gaiak edota gai orokorragoak oinarri hartuta, kaletik ibiliko da Uztarria herritarren iritziak biltzen. Aurrerantzean hilean bi Bota lasai! saio izango dira ikusgai Uztarriaren webgunean, eta hau da aurreneko atala.
Azpeitian festa ugari daude, eta beste horrenbeste festa egun: Baserritarren eguna, txakolin dastaketa eguna, ardo eguna, elkartasun eguna, Sanjuandegiko eta Marea Arroxaren ume eguna, eta beste asko. Hala ere, bada beste hainbat ideia dituenik ere, eta horren inguruan galdetzera atera da Uztarria kalera. Kalean ez ezik, webgunean ere iritzia eman daiteke ordea, horretarako baitira iruzkinak. Beraz, badakizue, bota iritzia lasai.