Igerileku txikiko ura berotuko dute asteburuetan, haurrak erosoago ibil daitezen

Uztarria.eus 2016ko urriaren 10a

Hemendik aurrera 32,5 gradu izango ditu urak. Herritarren eskaerei erantzunez hartu du erabakia Udalak.

Igerileku txikiko uraren tenperatura igoko du Kirol Patronatuak asteburuetan, "haurrak erosoago ibil daitezen". Joan den udaberrian igerileku berrituaren balorazioan jasotako eskaerei erantzuteko asmoz hartu du erabakia Udalak. Hala, igerileku txikiko tenperatura igoko dute, eta 32,5 gradutan izango da hemendik aurrera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide