Azaroaren 19ko manifestazioari begira herriko taldeen babesa bilatuko dute antolatzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko urr. 11a, 11:32

Lapatx itxi, errausketarik ez. Birziklatu eta berrerabili lemapean manifestaziorako deia egin zuten Elkar-ekinek eta Lapatx-Elosiaga auzoko bizilagunek urriaren 30ean Sanagustinen eginiko agerraldian. Agerraldian hainbat herritarrek hartu zuten parte, manifestuari babesa azalduz eta hondakinen kudeaketa egoki baten aldeko mezuarekin bat eginez.

Antolatzaileek urrats berri bat eman nahi dute datozen asteotan, manifestuak ahalik eta babes zabalena izan dezan. Horrela, herriko hainbat talderekin harremanetan jartzen hasi dira, manifestazioaren arrazoiak azalduz eta bat egingo balute atxikimendua emateko aukera eskainiz. Talderen baten zuzenean bere atxikimendua eman nahiko balu elkar_ekin@hotmail.com helbidera mezua bidalita egin dezake 

Antolatzaileen helburua da gaia gizarteratzea, eta horren harira errausketak osasunean dituen ondorioak azaltzeko hitzaldi bat izango da datozen egunetan Sanagustinen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide