Datorren ostiralean, urriaren 14an, musikak hartuko du Sanagustin kulturgunea. Izan ere, The Ex eta Jupiter Jon taldeek kontzertuak eskainiko dituzte, 23:00etan hasita.
The Ex 1979. urtean sortu zen Herbeereetako taldea da. Musika anarkista lantzen du, eta punk originala lehertu zen garaian hasi zen lanean. Orduztik 25 disko baino gehiago plazaratu ditu eta 1500 emanalditik gora eskaini. Punkaz gain, jazza, Afrikako musiken eraginak edo inprobisazioa ere jorratu dituzte, maisuki gainera.
Jupiter Jon taldea, berriz, talde euskalduna da, Txingudi aldetik datorrena. Rhythm and blues (Screamin' Jay Hawkins eta Eddie Kirk), post-punk (Y Pants eta Blurt), reggae (Junior Murvin), folk (Indioen guda-kantuak) estiloak edo landa-grabazioak landu izan dituzte.
Kontzertuetarako sarrerak salgai daude 10 eurotan kulturaz.eus webgunean, edo Sanagustin kulturgunean.