Jairo Zavala dago Depedro proiektuaren atzean. Bakarkako ibilbideari ekinez sortu zen Depedro, besteentzat musika egin eta letrak idatzi izanaren ondorioz; Amparanoia, Los Coronas, Calexico taldeentzat, besteak beste. Azpeitian, Sanagustin kulturgunean zuzenean entzuteko aukera izango dugu. Bigarren aldia izango da Zavalak bisita egiten diguna, aurrekoan Casualidades (2013) diskoa aurkezten izan baikenuen, 2014an. Oraingoan ere taldean etorriko da.
El pasajero izena du atera berri duen disko berriak. Laugarrena du. Bidaia goxoak egitera gonbidatzen duten kantuekin osatu du. Beregan ohikoa den moduan, kanta xumeak dira baina asko esaten dutenak, asko transmititzen dutenak. Unibertso berezia sortzen du, berea, eta eraman egiten gaitu gainera, nahi gabe.
Beraz, bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu urriaren 30ean, Depedroren zuzenekoarekin.
Baina Depedroz gain, errepikatzen duen gustuko beste artista handi bat ere izango dugu: Mobydick. Eneko Burzako bakarlariaren izen artistikoa da Mobydick. Ezagutzen dugunok badugu Enekoren ahotsak duen indarraren berri. Plazer bat izango da kontzertu hau, bere osotasunean.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, Sanagustin kulturgunean bertan eta kulturaz.eus webgunean.