Bota lasai! kale inkestaren bigarren atala da honakoa. Alde Zaharra biziberritzeko asmoz lanean ari dira Udala nahiz herriko hainbat eragile azken urteetan. Baina zer iritzi dute herritarrek gaiaren inguruan? Zer egingo lukete Alde Zaharra biziberritzeko? Horren inguruan galdetzera atera da Uztarria.eus kalera.
Urriaren hasieran jarri zuen martxan kale inkesten atal berria Uztarria Komunikazio Taldeak, herritarren iritziak biltzeko asmoz. Hala, aurrerantzean, hilabetean bi aldiz, Bota lasai! kale inkesta izango da ikusgai uztarria.eus-en.
Kalean ez ezik, webgunean ere iritzia eman daiteke, iruzkinen atalean ekarpena eginez. Beraz, badakizue, zuen iritziak bota lasai!