Jose Luis Otamendiren 'Neguko Albuma', primizia eta guzti, liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Udal Liburutegia

Atzokoan, Jose Luis Otamendik bere ahotsez errezitatu zituen bere poemak Udal Liburutegian. Bizitza, identitatea, herria, denbora, kezkak, ironia, sentimenduak... hizkuntza aberats, gozo eta magikoaz adierazi zizkigun. Erantzunak baino galderak gehiago ziren tartean.

Bere ibilbideko poema hautatuekin osatu zuen Neguko Albuma eta, primizia bezala, oraindik argitaratu gabeko poemak entzuteko ohorea ere izan zuten liburutegian elkartutako entzuleek.

Eskerrik asko, Oto!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide