Alex Berasategiren bi irudi Espainiako 'Calificaciones 2016' argazki lehiaketako ohorezko bilduman

Uztarria.eus 2016ko aza. 3a, 10:45

'Calificaciones 2016'an sailkatutako irudietako bat. (Alex Berasategi)

Espainiako Argazkilari Profesionalen Federazioak antolatzen du lehiaketa. Ohorezko bilduman sailkatu diren azpeitiarraren irudietako batek bikaintasun maila lortu du. 

Espainiako Argazkilari Profesionalen Federazioak antolatutako Calificaciones 2016 argazki lehiaketa izan zen joan den asteburuan, Segovian, eta Alex Berasategi argazkilari azpeitiarraren lana saritu zuten. Izan ere, Berasategiren bi argazki ohorezko bilduman sailkatu zituen Espainiako Argazkilari Profesionalen Federazioak. Irudi horietako batek, gainera, bikaintasun titulua jaso zuen. 

Alex Berasategik adierazi duenez, "urteerako esfortzu eta lanak bere fruituak eman ditu", eta esan du "benetan ilusio handia" egiten dion saria dela: "Lehiaketa honetan Espainiako argazkilari onenak aurkezten dira, eta lortutakoa oso gustura egoteko modukoa da". 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide