Gaur, osteguna, Alemaniatik etorritako Ensemble Convivencia taldeak Europako musika urrezko mendean kontzertu berezia eskainiko du Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Kultura sustatzeko hitzarmena sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Alemaniako Enbaxadak, eta hitzarmen horren aurreneko pauso bezala antolatu dute gaurko kontzertua.
Bertan inauterietako kantuak, farsa eta arte komedietakoak, Europako Errenazimendu garaiko abestiak eta 1500.urte inguruko adierazpen askatasunaren aldarrian oinarritutako kantuak eskainiko dituzte, besteak beste. Musikariek joko dituzten instrumentuak ere bereziak dira, hala nola, arku-biola, errenazimenduko gitarra eta Arabiako lauda. Friederike Schulz, Bernard Revel, Stephan Olry eta Xavier Bazoge izango dira musikariak.
Kontzertua amaitutakoan mokadutxoa eskainiko diete ikus-entzuleei. Sarrerak 10 euro ordaindu beharko dira, eta eskuragarri daude Sanagustinen eta www.kulturaz.eus webgunean.