The Fridays Crew taldeko abeslariari egokitu zaio hil honetan sexu-galderei erantzuna ematea. Zerk ematen dizu plazerra abeslari bezala?
Oholtza gainean publikoarekin edukitzen den interaktuakzioak; hau da, publikoak zure kantak abesten dituenean.
Abeslariek asko ligatzen duzuen fama duzue...
Hori mito bat da. Nik ez dut somatu, behintzat. Kalean neskatan edo mutiletan erraz egiten duenak oholtzan ere egingo du; baina kalean egiten ez duenak oholtzan ere ez. Txakurrak hanka-hutsik edonon.
Zure publikoaren aurrean abesteko eta dantzatzeko estilo bat daukazu. Sexu harremanetan ere estilo bat jarraitzen duzu?
Estiloa aldatu egin behar izaten da. Momentu bakoitzean, momentua irakurri eta estiloa moldatzea da nire ustez onena.
Taula gainean, abeslaria izan ohi da taldeko lider. Sexu kontuetan ere liderra izatea edo korua eramatea nahiago?
Nik lagatzen didaten heinean, sexuan ere lider izatea nahiago dut, baina beno, hori ere tartekatzea ondo egoten da, bi aldeak ezagu-tzeko eta bi aldeen alde onak bizi-tzeko.
Inoiz saiatu zara mikrotik ligatzen?
Ez. Lotsagabea naiz, baina ez hainbeste. Kar, kar, kar!
Zein da taldearen G puntua?
The Fridays Crew-ren G puntua zuzenekoan dugun indarra dela esango nuke, letra zuzenak eta jarrera potentea. Oholtza gainean dena ematen dugu, aurrean duguna gustura lagatzeko.
Garai batean agarraua dan-tzatuz ligatzen zen. Ez al duzue pentsatu agarraurako moduko musika egitea?
Igoal garai batean beharko genuke, baina gaur egunean taldekide guztiok dugu neska-laguna, beraz ez dugu behar.
Ostiraletako tripulazioan nola zaintzen duzue elkar?
Oholtzara igo aurretik erraz txora-tzen gara, eta zuzeneko ona emateko pixka bat zaindu egin behar, sexuan bezala. Jojojojojojo.
Gustuko duzun maitasun abesti bat?
Rip taldearen Enamorado de la muerte, nahiz eta maitasun kantu esplizitu bat ez izan.