Azpeitiko Kantu Jira taldeak Azpeitiko gazte eta ez hain gazte direnei gonbitea luzatu nahi die hurrengo saioetan parte har dezaten. Taldea handiago eta indartsuago egin nahi dugu Azpeitiko kaleak kantu doinuz betetzen jarraitzeko.
Ez dago zertan "kriston ahotsa" izan behar. Gogoa izanez gero, primeran egingo duzuela ziur egon. Animatu, ongi etorria izango zara eta.
Kantu Jiraren hurrengo saioak honako hauek dira:
- Azaroaren 7an, astelehena, San Martin egoitzan izango gara 17:00etan han dauden egoiliarrei kantaldi bat eskaintzeko.
- Azaroaren 11n, ostirala, 18:00etan XJ Auzolaneko lokalean elkartuko gara entsegu txiki bat egiteko, eta 19:00etan, udazkenero egiten dugun legez, auzoko kaleetan zehar kantu kantari arituko gara.
Hitzordu horien ondoren izango diren saioen berri aurrerago emango dizuegu, data gerturatzen ari den heinean.
Esan dizuedan bezala, zain gauzkazue.
Kantatzen duen herria hilko ez delako.