Azaroaren 26ra arte XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak izango badira ere, zine eskaintza ez da etengo Soreasu antzokian. Horrenbestez, bihar, igandea, 19:30ean Verano en Brooklyn filma eskainiko dute. Astelehenean, hilaren 7an, berriz, 21:30ean eskainiko dute Verano en Brooklyn.
Verano en Brooklyn drama generoko filma da, 2016an AEBn ekoiztutakoa. Herrialde ezberdinetatik datozen bi mutil lagun egiten dira Brooklynen. Eraikin berean bizi dira. Beraien gurasoen artean tentsioa sortuko da denda baten errenta kontuak tarteko. Bi mutikoak gatazkaren erdian topatuko dira.