Azpeitian elkartu dira Urola Erdiko Atzegiko kideak

Uztarria.eus 2016ko azaroaren 6a

Azpeitian elkartu dira gaur, igandea, Urola Erdiko Atzegiko dozenaka kide, tartean, Atzegiko erabiltzaileak, horien senideak, lagunak eta boluntarioak. Bi urtean behin egiten duten bazkaria tarteko, 12:30ean zuten jarrita hitzordua plazan. Behin guztiak elkartu direnean trikiti eta pandero doinuak lagun triki poteoa egin dute Azpeitiko kaleetan zehar. 14:00etan, berriz, bazkaltzeko tartea hartu dute Sanagustin kulturgunean, eta ondoren dantzaldia egin dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide