Ilargiak baserrian eta bizitzan duen eraginaz arituko da Pello Zabala hilaren 15ean

Uztarria.eus 2016ko aza. 7a, 13:44

Ilargia gure baserri eta bizitzan izenburupean hitzaldia eskainiko du Pello Zabalak hurrengo asteko asteartean, hilaren 15ean. Zabalak ilargiak baserrian eta, oro har, bizitzan duen eraginaren inguruan hitz egingo du. Solasaldia 19:00etan izango da, Sindikatu Zaharrean. Kutxa Ekogunearen Baratze Parke Sarearen ekimenaren bueltan antolatu dute hitzaldia Ekoguneak eta Azpeitiko Udalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide