Zapatuan Joaquin Sabinaren taldekideak izan genituen Sanagustinen, artista madrildarraren kantak jotzen. Noche Sabinera izenarekin biran dabilen taldea Sabina omentzeko modu bat da eta jendeak parte hartzea du helburu. Hau da, Sabinaren faltan, entzuleak bihurtzea abeslari. Gutxi batzuk animatu ziren oholtzara igotzera. Bejondeiela. Argazkia Alberto Belokirena da. Egile beraren irudi gehiago igo ditugu Flickr-era.