Gaur, astelehena, hasi dira San Martin Astea ospatzen herriko adinekoen egoitzan. Urtero legez, azaroaren 11ko (datorren ostirala) San Martin egunaren bueltan egitarau zabala prestatu dute. Eneko Etxeberria alkatea buru izan duen udal ordezkaritzaren eskutik inauguratu dute astea, goizean, Iraurgi Ikastetxeko ikasleek ere parte hartu duten ekitaldian (argazkietan). Lehen jardunaldia osatzeko, berriz, Amaia Garmendiaren gitarra taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute egoiliar, langilke, senide eta lagunek arratsaldean.
Zapatura arte, hilak 12, egunero izango dute ekitaldi bereziren bat edo gehiago San Martin egoitzan. Hau da bihartik aurrerako prestatua duten egitaraua:
Azaroak 8, asteartea
Azaroak 9, asteazkena
Azaroak 10, osteguna
Azaroak 11, ostirala. San Martin eguna
Azaroak 12, zapatua. Familien eguna
(Argazkiak: Azpeitiko Udala)