Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2016ko aza. 8a, 14:30

Azpeitiko udaletxea.

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte, besteak beste: euskarazko toki hedabideen jardunari atxikitutako diru-laguntzak (tartean Uztarria eta Urola Kostako Hitza) eta ISBren taberna ondoko haur parkea kokatua dagoen plazari izena ematea.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, azaroak 8, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- Udalbatzak 2016ko urriaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Iraurgi saskibaloi taberna ondoko haur parkea kokatua dagoen plazari izena ematea: Balentina Agirre Elorza.

3.- Kasu bakoitzean zehaztuko den interes orokorra dela eta, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren hobaria ebaztea:

  • IES Urola Ikastola Azpeitia-Azkoitia BHI ikastetxean egindako lanak.
  • Arrite S.L-k Erdikalea 17-19 orubea berreraikitzea.
  • Azpeitiko Basarte eremuan Ormola S.L. enpresaren kokapena.

4.- Euskarazko toki hedabideen jardunari atxikitutako diru-laguntzak:

  • Urola Kostako Hitza.
  • Uztartzen Euskara Elkartea -Uztarria-
  • Erlo telebista

5.- Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitako adierazpena.

6.- 2016ko otsailean emandako ebazpenen berri ematea.

7.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide