San Martin Astea ospatzen ari dira adinekoen Azpeitiko egoitzan. Gaur bigarren jardunaldia osatu dute eta, iaz lehen aldiz egin bezala, Adin-Adin programaren eskutik bertso saioaz gozatzeko aukera izan dute egoiliarrek, haien senideek eta boluntarioek. Eta, estreinekoan bezala, gaur ere Beñat Lizaso eta Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe izan dira San Martinen bertsotan aritu direnak. Egoiliarrek bertsotan hartu dituzte bi bertsolariak, eta bideokoa da Lizasok eta Loidisaletxek ondoren egin dieten agurra.