Lapatxen itxiera eta hondakinak biltzeko sistema berria mintzagai izango dira gaur Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko aza. 9a, 10:05

Azaroaren 14an egingo duten manifestazioari begira antolatu dute hitzaldia Elkar-ekinek eta Lapatx eta Elosiaga inguruko bizilagunek. Itsaso Beitia Arrasate Zero Zaborreko kidea, Aitor Bereziartua zinegotzia eta Orkatz Goenaga Urola Erdiko Mankomunitateko teknikaria izango dira hizlariak. 

Elkar-ekinek eta Lapatx zein Elosiaga inguruko bizilagunek antolatutako kanpainaren baitan, mahai-inguru interesgarria izango da gaur, asteazkena, 19:00etan Sanagustin kulturgunean.

Itsaso Beitia izango da hitza hartzen aurrena. Arrasate Zero Zabor taldeko kideak hango esperientzia azalduko du, sistema berriaren ezarpena eta emaitzak azalduta. Azpeitian antzeko sistema jartzera doazela-eta interesgarria ikusi dugu bertako esperientzia lehen eskutik ezagutzea.

Ondoren Aitor Bereziartua Azpeitiko Udaleko hautetsiak hartuko du hitza, eta Lapatxen itxieraz eta Azpeitian ezartzekoak diren sistema berriaz hitz egingo du. Berarekin batera Orkatz Goenaga Urola Erdiko Mankomunitateko teknikariak hitz egingo du. Goenagak sistema berriaren inguruko zehaztasun teknikoak emango ditu.

Elkar-ekinek gogora ekarri nahi du azaroaren 19an Lapatx itxi, errasketarik ez. Birziklatu eta berrerabili lelopean manifestazio handi bat egin nahi dela Azpeitian, hondakinen kudeaketa egoki baten alde.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide