Merienda

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru 2016ko aza. 9a, 11:08

Beharrezkoa izan arren, bazkariaren eta afariaren artean, askotan ahazten dugun jatordua da. Merienda ez egiteak denbora luzez jan gabe egon garela esan nahi du. Horrek afaltzeko gose bizia sortzen du, eta presaka eta behar baina askoz ere gehiago jaten dugu (normalean kalorikoak eta ez oso osasuntsuak). 

Bazkari eta afari artean guztiok –ume eta heldu– egin beharko genukeen otorduak arratsaldeko baraua mozten laguntzen du, eta afari garairako gosea kontrolatzen laguntzen du.

Meriendatzeak argaltzen lagundu dezake; hurrengo jatorduan sortu daitekeen kontrolatu ezinezko gosea sahiesten laguntzen du, eta jatea komeni ez diren janak jatea (kalori hutsekoak) ekiditen du.

Meriendak osasuntsua izateko osagai ezberdinak izan behar ditu, eta garaikoak eta bertakoak badira, askoz hobe, nutriente askoz ere gehiago lortuko baititugu. Alde batera uztea komeni dira opil industrialak, poteko zukuak, potitoak, galletak eta goxokiak, eta egin aukera onena garaiko fruta, esne edo esnekiak, ogiak edo zerealak janez...

Aukera asko daude, eta aukera beti gurea da. Merienda dezagun guztiok. Erakusteko erarik onena eta bakarra beti izan da eradua ematea. Esaera zaharrak dioen bezala... Zer ikusi, hura ikasi.

(187. Uztarria aldizkarian argitaratutako iritzia).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide