Eta kultura autodeterminatuko balitz? gaia landu dute Jakin aldizkariaren 215-216. alean. Tartean, Azpeitiko Kultur Mahaiaren artikulua argitaratu da. Besteak beste, Kultur Mahaiaren historia, izaera eta funtzionamendua azaltzen dira bertan.
Gai nagusia sailean, kulturaren autodeterminazioa, kultur politikak eta kultur egitasmoen kudeaketa ereduak jorratu dituzte: batetik, Ibai Iztueta, Haizea Barcenilla, Hedoi Etxarte, Eider Rodriguez eta Maika Etxekoparrek; eta, bestetik, Ane Rodriguez (Tabakalera), Leire Lopez Ziluaga eta Oier Plaza (Astra), Izaro Zinkunegi (Azpeitiko Kultur Mahaia), Nerea Fillat (Katakrak), Pauline Guelle (Euskal Herria Zuzenean), Gaizka Amondarain (Hala Bedi Irratia) eta Nora Aurrekoetxea, Izaro Ieregi eta Irati Urrestarazuk (Okela Sormen Lantegia).
Hemen eskura dezakezue Jakin aldizkariaren ale hau, baita besteak ere.