Gidari bat zauritu da Urrestillan izandako auto istripu batean

Uztarria.eus 2016ko aza. 11a, 17:41

Gaur, 15:00ak inguruan, bi autoren arteko istripua gertatu da Urrestillan (argazkian). Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak Uztarriari jakinarazi dioenez, gidarietako bat Zumarragako Ospitalera eraman dute, talkaren ondorioz jasotako kolpeekin minduta. Errepidea hainbat minutuz itxita egon da eta trafikoa Olalde aldetik bideratu dute. Ondoren, errai bat ireki dute, errepidea garbitu bitartean ibilgailuak txandaka pasatu ahal izateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide