Azpeitiar bat hil da A8an Zumaia parean izandako auto istripuan

Uztarria.eus 2016ko aza. 12a, 12:41

Hildakoa 49 urteko gizonezkoa da, izatez urretxuarra baina aspalditik Azpeitian bizi zena. Gidatzen zuen autoa bidetik irten eta irauli egin da. Larrialdi zerbitzuak istripua gertatu den tokian suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da gizona.

Azpeitiar bat hil da gaur goizean A8 autobidean, Zumaia parean, izandako auto istripuan. Uztarriak jakin duenez, 49 urteko gizonezkoa da hildakoa, L.N.; izatez urretxuarra, aspalditik bizi zen Azpeitian.

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak zabaldu duen informazioaren arabera, istripua 09:15ak aldera gertatu da. Hil den azpeitiarrak gidatzen zuen kotxea bidetik atera eta itzuli egin da A8an, Zumaia parean, Irungo noranzkoan. Gidaria bakarrik zihoan autoan. Istripu tokira joan diren larrialdietako zerbitzuak suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da gizona.

Udalaren doluminak

Azpeitiko Udalak, ohar bidez, "dolumin mezua igorri" die "istripu oso larrian hil berri den azpeitiarraren senide eta lagunei".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide