Azpeitiko Zezenzale Batzordeko kideek saninazioetako zezenketetan irabazitako diruaren zati bat, 7.000 euro, banatu dute gaur, zapatua, Sierbak komentuan egindako ekitaldian. Bertan izan dira, besteak beste, Zezenzale Batzordeko lehendakari Joxin Iriarte, eta Atzegiko eta Caritaseko kideak, eta Sierbetako mojak. Atzegiri aurreneko aldiz eman dio dirua Zezenzale batzordeak; beste urteetan, Caritasen eta mojen artean banatu izan dute.