Gaur, zapatua, Azkoitian jokatu duten III. San Martin Mendi Lasterketan Ibai Etxeberria azpeitiarra izan da azkarrena helmugara iristen. Hain zuzen ere, 44 minutu eta 15 segundo behar izan ditu lasterketako zortzi kilometroak egiteko. Emakumeetan azkarrena, berriz, Vanesa Cerrajero azpeitiarra izan da 55 minutu eta 50 segundorekin. Guztira, 32 korrikalarik hartu dute parte lasterketan, eta eguraldia lagun dutela egin dute proba. Lasterketako garaileek Kurutzia baserriak emandako produktuak jaso dituzte.