Jai giroan ari dira igarotzen asteburua Bustinzuriko Errebaleko bizilagunak. Atzo, ostirala, hasi zituzten samartinetarako prestatutako egitarauko ekitaldiak, eta Pikua eta Urtzi tabernetan mus txapelketa jokatu zuten. Gaur, berriz, goizean eguraldia lagun, txistulariek kalejira egin ostean, ume jolasak eta zezen txikiak eta poniak izan dituzte bertan. Arratsaldeko protagonistak txokolatada, sokamuturra eta euria izan dira. Iluntzean, berriz, Txokoa jatetxean afaria egitekoak dira, eta, ondoren, Trini Fox taldeak kontzertua eskainiko du.
Hemen Errebaleko festak argazkitan.