Asteburua euripean pasatu baldin bada ere, eguraldia ez da jai giroa oztopatzeko gai izan Lasaon. Ostiralean hasi zituzten auzoko festak, bertso afariarekin. Atzo, zapatua, gaztetxean bazkari magikoa egin zuten, Imanol Ituño magoarekin, eta, arratsaldean haurrentzako puzgarriak-eta izan ziren. Gaur, igandea, Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka eta bazkari herrikoia izan dituzte.
Hemen Lasaoko festak argazkitan.