Aizarnako plazatik hasi da gaur, igandea, Beñat Benantxio ibilaldi neurtuaren lehen edizioa. Beñat Arrue eta Benantxio Irureta mendizaleen oroimenean antolatutako egitasmoa da, eta, eguraldi txarra izan arren, jendetza bildu da lehen edizioan. 213 lagunek eman zuten izena aurretiaz, eta gaur beste dozenaka herritarrek bete dute izen-ematea. 25 kilometro inguruko ibilbidea egin dute parte hartzaileek, hain zuzen ere, Aizarna, Benita benta, Gazume, Iturriotz, Altzola eta San Pelaio gurutzatu dituzte. Behin ibilaldia amaituta, bazkaria egin dute Aizarnako frontoian. Gogoan izan dituzte Beñat Arrue eta Benantxio Irureta. Aurten, urriaren 17an, hamabost urte bete dira Beñat Arrue eta beste lau mendizale Pumorin hil zirela. Benantxio Irureta, berriz, Aneton hil zen, 2013ko maiatzaren 4an.
Antolatzaileak “gustura” agertu dira izandako erantzunarekin.
Ikusi argazki bilduma Urola Kostako Hitzaren webgunean.