Azaroaren 22an, musikarien zaindariaren egunean, eskainiko du aurten Juan Antxieta Musika Eskolak Santa Zeziliaren bueltako urteroko kontzertua. Soreasu antzokian izango da, 19:00etan hasita.
Aurtengo emanaldiak izango du berezitasun nabarmen bat, musika eskolako ikasleek eskainiko dituzten pieza guztiak egile bakarrarenak izango baitira: Imanol Urbietarenak. Joan den irailean hil zen zarauztar musikaria, bereziki umeei zuzendutako euskal musikari izugarrizko ekarpena egin ondoren. Han eta hemen egin dizkiote omenaldiak Urbietari, eta Juan Antxieta Musika Eskolaren 2016ko Santa Zezilia kontzertua ere hura gogoratzeko hitzordua izango da, haren kantekin osatua.
Guztiak gonbidatuta zaudete.