Joan den zapatuan, azaroaren 12an, hasi ziren Azpeitiko Gazte Mugimenduaren topaketak. Azpeitiko Ernaik antolatuta, eta herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean, gaur egungo gazteen aisialdi ereduaz aritu ziren zapatuko saioan 20 lagun inguru. Kirola, musika, lokalak, lagunartea, ligatzea, parranda, festak, kalea... hainbat gai jorratu zituzten, eta proiektu baten ideia ere atera zen. Abenduaren 3an, zapatua, egingo dute topaketen ondorioen inguruko hausnarketa.
Ondorengo zita eta gaia: Feminismoa, azaroaren 22an, 18:00etan, Sindikatu Zaharrean.