Azpeitiko baratze parkeak: aisialdian naturarekin harremanetan

Uztarria.eus 2016ko azaroaren 16a

2006. urtean jarri zituen Azpeitiko Udalak aisialdirako baratzeak Okatzaka inguruan. Duela bi urte proiektua handitu, eta Otzakako eta Izarraizpeko baratze parkeak jarri zituzten martxan Kutxa Ekoguneak eta Azpeitiko Udalak, elkarlanean. Egun bi lur-sailetan kokatzen dira parkeak: Otzakan eta Ikasberri ikastola ondoko zelaian. Dozenaka herritarrek dute euren ordua lur-sail horietan, eta hori zaintzea aisialdirako entretenimendua da beraientzat. Txiki Txoko eta Iturritxiki ludoteketako eta Gaztelekuko hainbat gaztetxok ere landatu zuten ortua. Baratze parkeen inguruko bideo erreportajea egin du Uztarria.eus-ek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide