Enparan Dorretxeko txokotik irten eta bere zerbitzuak herrian zabalduz, irakurzaletasuna bultzatzea du helburu Udal Liburutegiak. Hala, irakurle txoko berria estreinatu berri du igeriekuan. Ekimen horrekin, Udal Liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeaz gain, aisialdi guneetarako saltoa egin, liburutegiari ikusgarritasuna eman eta erabiltzaileengana hurbiltzea nahi du.
Liburutegiek pertsonak egoten edo ibiltzen diren lekuetan egon behar dute, ahal bezain bat zabaltzea dute helburu; eta hori da igerilekuko apustua ere. Liburuetako jakinduriaz herritarrek gozatzea eta herritarren artean zabaltzea. Horretarakoxe sortu da igerilekuko irakurle txokoa. Bertan, liburutegiko liburu eta aldizkariak jarri dira, eta aldika aldatu egingo dira. Irakurtzeko gunea izango da; liburuak bertan irakurri eta bertan lagatzea da helburua.