Azpeitiko Ikastola Ikasberriko LH2ko ikasleak Uztarriaren eta Urola Kostako Hitzaren erredakzioan izan dira gaur, osteguna. Azpeitia ezagutzen programaren baitan ikasgelatik irten, eta Erdi Aroan herria nolakoa zen jakiteko Alde Zaharreko txokoak bisitatzen ibili dira ikasleak. Besteak beste, garai haietako eraikinak bisitatu dituzte. Horrez gain, irteera aprobetxatuta Uztarriaren eta Urola Kostako Hitzaren bulegoa bisitatu dute, eta bi hedabideen eguneroko lana nolakoa den ikasi dute.