Willis Drummond eta Ene Kantak, 2017a hasteko Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko aza. 17a, 17:05

Gatibuk maiatzaren 13an emango duen kontzertua izan zen 2017rako lehen iragarpena. Baina, nola ez, Sanagustinen izango da aurreko hitzordurik gertu dagoen urte berrian. Urrutira joan gabe, urteko lehen hilerako bi zita eginak daude. Horrela, urtarrilaren 7an Ene Kantak-ek Astonauta aurkeztuko du kulturgunean; Oneka marrazoa ikuskizunarekin izandako arrakastaren ondoren, lan berriarekin datoz Iruñeko lagunak. Ilargiraino joan dira oraingoan... baina zer topatu ote dute han? Disko berria besapean dutela etorriko direnak, berriz, Willis Drummond taldekoak dira. Urtarrilaren 21ean, sansebastianak luzatuz, etorriko dira Azpeitira Tabula rasa aurkeztera; disko berriko aurrerapen kantarekin -Joan ikustera- egin duten bideoa duzue hemen.

Ene Kantak-en ikuskizunerako sarrerak salgai daude dagoeneko kulturaz.eus webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide