Zubiola Kooperatibak 50 urte bete ditu eta gaur, ostirala, ospakizun eguna dute. 2007tik Azkoitian dagoen lantegia Azpeitian sortu zen eta hemen egin zituen ibilbideko urte gehienak. Ospakizuna ere Azpeitira ekarri dute, Sanagustin kulturgunera. Han, batzarra egin dute Zubiolako bazkideek eguerdian eta, besteak beste, kooperatiba sortu zutenak izan dituzte gogoan. Ibilbide osoa Zubiolan egindako hiru langile omendu dituzte: Juan Subinas, Jose Nevado eta Jose Izagirre. Eta taldeko argazki hau ere atera dute. Ekitaldiaren ondoren, Sanagustinen bertan egin duten bazkariarekin jarraitu dute ospakizunekin.
Argazki gehiago ikusteko, joan Urola Kostako Hitza-ren webgunera.