Sammic ISB zilarrezko Leb ligako lidera da atzotik. Azpeitiko taldea Lucentum taldeari 75-53 gailendu zitzaion atzo, igandea, Azpeitiko kiroldegian jokatutako partidan. Intsetitate handiko partida jokatu zuen Sammic ISBk, eta jokalarien elkarlanak emaitza onak utzi zituen. Hala ere, Guridi, Sherman eta Karena nabarmendu ziren. Orain arteko maila erakusten jarraitu beharko du Sammicek, lidergoan jarraitu nahi badu.
Garaipena ezin lortu
Sailkapeneko azkenaren aurka jokatu zuen Añares ISBk atzo Universidad de Oviedoren aurka, baina partidaren amaiera txarrak, porrotera eraman du Azpeitiko taldea. Partida berdinduta hasi zen, baina poliki-poliki azpeitiarrak nagusitzen joan ziren, eta atsedenaldira 29-36 iritsi ziren. Hirugarren laurdenean Xabier Chicoren taldea ondo aritu zen, eta hiru punturen aldea atera zieten Oviedoko taldeari. Laugarren eta azken laurdenean, baina, etxekoek saskiratze maila altua izan zuten (30 puntu, eta Añaresek ezin izan zion erritmoari eutsi. Amaieran, 67-59 amitu zen partida.