Abenduko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Mikel Larrañagari elkarrizketa

Uztarria.eus 2016ko azaroaren 22a

Abenduaren hasieran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarrari egindako elkarrizketa argitaratuko du Uztarriak. Lagun arteko erronka batetik hasi zen istorioa bere "afizio serioa" bilakatu da. 20 urtekin hasi zen Larrañaga aizkoran, eta egindako lan guztiaren poderioz, Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketa jokatu zuen joan den urriaren 23an. Hirugarren sailkatu zen Larrañaga. Orain arteko ibilbideaz aritu da Uztarriarekin. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide