30 eta 50 urte arteko emakumeak eta gizonak behar dituzte 'Errementari' filmean figurante lanetan aritzeko

Uztarria.eus 2016ko aza. 23a, 10:40

'Errementari' filmaren teaserreko irudi bat.

Castinga datorren igandean egingo dute, Aiako Kultur Etxean. Grabaketak, aldiz, abenduan zehar egingo dituzte Gipuzkoako txoko ezberdinetan. 

Azpeitia, Azkoitia, eta, oro har, inguruko herrietako emakumeak eta gizonak behar ditu Txan-Go casting agentziak Errementari pelikula filmatzeko. 30 eta 50 urte bitarteko gizon-emakumeen bila ari dira zehazki. 

Joxe Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako Patxi Errementaria ipuin mitologikoa pantaila handira eramango duen filma da Errementari, eta zuzendaria Paul Urkijo gasteiztarra da.

Castinga datorren igandean, azaroaren 27an, egingo dute Aiako Kultur Etxean, 11:00etatik 13:30era bitartean. Grabaketak, aldiz, abenduan zehar egingo dituzte Gipuzkoako txoko ezberdinetan, tartean, Agorregin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide